Hemen zaude: Languedoc-Roussillon : Atzera

Languedoc-Roussillon

Languedoc-Roussillon Eskualdearen ezaugarria da bertan kalitatezko gune oso ezberdin ugari daudela:

  • 200 kmko kosta,
  • Itsas bazterreko ordoki zabala, Rhônetik Pirinioetara, bertan, historia eta kultur ondare aberatsa eta laborantza modernizatu eta dinamiko bat nahasten dira,
  • Bitarteko muino eta garriga estaia bat, mahastia eta olibondoaren laborantza egiteko egokia
  • Mendiak, gune aldakorrak (Aubrac, Margeride, Cévennes eta Grands Causses) dauzkan Massif Centraletik Iparrean, Pirinioetara Hegoan eta bertan aurkitzen diren goi-mendi eta neguko kiroletako estazioekin.

 

 Eskualde irekia mediterranear arkuaren bihotzean 

Zibilizazioen bidegurutzea den mediterranear arkuaren bihotzean kokaturik,, Languedoc-Roussillon Eskualdeak europar integrazio eta mediterranear arroarekiko kooperazio dinamika bikoitza bizitzen du.

Languedoc-Roussillon Eskualdea, aldi berean pasaia bide bat da –europar mailakoa – eta gune ireki eta erakargarria, eta hori, ondoko hauei esker:

  • Komunikazio molde anitzeko plataforma delako (itsasoa, airekoa, trenbideak, ibaiak eta errepideak),
  • Nazio arteko kooperazioari irekia den unibertsitate eta ikerkuntza poloa delako,
  • Industria eta zerbitzu PME / ETE sarea delako,
  • Languedoc-Roussillonen kokatuak diren atzerriko enpresa sare zabala duelako.

 

 Eskualdeko esparruaren abantaila handiak

  • Kalitatezko ingurumena: natura esparru babestu zabalek, baserriko esparru zainduak, « gizaki neurriko » hiri sare batek bizimodu eroso baten bermea dakarte.
  • Erakargarritasun demografikoa eta hirigintza menderatua: eskualdeko biztanleria frantziar eskualdeetako batez bestekoa baino bi aldiz fiteago hazten da.
  • Eskualdeko azpiegituren kalitatea: uraren kontrola laborantza, hirigintza eta turismorako, itsas bazter antolatu bat (7 estazio berri eta 22 aisialdi portu), komunikabide sare eraginkorra (5 aireportu, 3 itsas portu, 4 autobideen bidegurutzea) 
  • Eskualde antolatu eta mobilizatua jarduera berriak hartzeko: Harrera gune berezituak, harrera sare bat enpresen plantatze eta sorkuntzarako eskualdeko ikerkuntza potentzial oso garrantzitsu batekin loturan.

 

 Zenbaki zenbait

Datu orokorrak

  • Azalera : 27 376 km.²
  • Departamendu kopurua : 5 (Hérault, Pyrénees-Orientales, Aude, Lozère, Gard)
  • Udalerri kopurua : 1 545
  • Kantonamendu kopurua : 186

Biztanleria

  • Biztanleria 2008an : 2 589 704 (+%12,7 1999az gero)
  • Biztanleriaren dentsitatea : 84 (b/km.²) 

Udalerri nagusiak (2008ko zentsuko zenbakiak)

  • Montpellier (eskualdeko hiri-nagusia) : 254 974 biz
  • Nîmes : 147 114 biz
  • Perpignan : 117 500 biz
  • Béziers : 74 028 biz
  • Narbonne : 51 956 biz
  • Carcassonne : 48 212 biz
  • Alès : 40 949 biz
  • Mende : 13 421 biz
  • Canet-en-Roussillon : 11 876 biz

 

 Kultura Languedoc-Roussillonen

Kultur zentroak

 

Gune ikusgarriak

 

Festibalak eta gertakizunak
Benetako kulturen nahasketa gune gisa, Languedoc-Roussillonek hitz-ordu andana bat eskaintzen du : urte osoan Languedoc-Roussillon alaitzen dituzten festa, kultur, arte gertakizunak.

 Argibide guziak sunfrance.com

 

 

 Xehetasunak

Lehendakaria : Christian Bourquin
Hôtel de Région
201 avenue de la Pompignane
34000 MONTPELLIER
FRANTZIA
Tel. 04 67 22 80 00   Fax. 04 67 22 81 92
www.laregion.fr               

                                         

 

 

 

Bilatzailea

Réchercher



Plate-forme pour la coopération culturelle · Plataforma para la cooperación cultural · Plataforma per a la cooperació cultural · Plataforma per la cooperacion culturala · Kultura lankidetzarako plataforma







POCTEFA: www.poctefa.eu