Hemen zaude: Pirinioetako Saria : Atzera Pirinioetako Saria
CTPko saria, 2009an sortu zen CTPa osatzen duten lurraldeetako mugaz gaindiko lankidetzaren alde hartutako konpromisoa sustatzeko.Urtero ospatzen den lehiaketa hau Pirinioz bestaldeko eragileek, mugaz gaindiko lankidetzan burututako lan aipagarriak sustatu, balioztatzeko eta adoretzeko helburua duten bi zatitan banatzen da.
Noiz?
Mugaz gaindiko lankidetzaren alde hartutako konpromisoa berresteko, CTPko kideek lurraldeen garapena, ezagupena edo nabarmentzea sustatzen dituzten lankidetza-ekimenak bultzatu nahi izan dituzte. Horretarako, eragile dinamikoak nabarmentzen eta beren proiektuen aldeko apustua egiten duen saria sortu dute. Nork har dezake parte? Noiz? Nola? Nafarroako, Euskadiko eta Akitaniako kideek (ikus CTPko Sariaren gunea) aurrera eraman duten proiektu horren helburua, biztanle guztiak eta gaur egungo gazteak sentsibilizatzea eta mitoak gezurtatzea da, gazteen eta helduen munduen artean dagoen tarte handia txikitu ahal izateko. Izan ere, LIMITIS FORUMek, telefono mugikorren bitartez grabaturiko bideo lehiaketa antolatuz, hezkuntza arautuko zein arautu gabeko espazioetan ari diren nerabe taldeak dinamizatu nahi ditu, Europa jasaten ari den krisialdiaren gaiaren inguruan. Amaitzeko, ekitaldi batean, lan guztiak erakutsi eta bozketa egingo da, banatuko diren bi sariak emateko (bat mugaren alde bakoitzerako). Gazteen lan guztiak www.espaciokrea.org web gunean ikusi ahal izango dira
Deskargatu hautagaitza txostena. Urriaren 27an, ostegunean, Frantziako Tolosan, bere Osoko Kontseiluaren barruan, CTPak, Pirinioen arteko elkarlanaren aldeko proiektuei zuzendutako CTParen sariak banatu zituen. Horrela, 10.000 € banatu zituen CTParen gazteria saria, Thézako (Ekialdeko Pirinioak) Federico García Lorca Irakaskuntza orokorreko eta nekazaritzako teknologiako institutuari eta Donostiako (Euskadi) Axular institutuari eman zitzaien “Del país rosellonés al país vasco: nuestros alumnos en el camino del desarrollo sostenible" izeneko lanari esker. Garapen jasangarrirako hezkuntza proiektu horrek ingurumenarekin erlazionaturiko bi gai azpimarratzen ditu: uraren kudeaketa eta bio-aniztasunaren kudeaketa. Proiektua hainbat ikuspegitatik garatzen da. Ikasleei, beraiena ez den beste lurralde batzuk ezagutzeko eta ulertzeko aukera emango dien ikasketa bidaien antolakuntzan oinarritzen da, lurraldeen garapen jasangarriari, lurraldeen dimentsio historikoei eta kulturalei eta establezimendu kolaboratzailean Agenda 21 aplikatzeari dagokienez. Proiektuan zehar izandako elkarlanean zentraturiko dokumental bat egingo da. Tomak ikasleek egingo dituzte, establezimenduetan duten materialarekin. Amaitzeko, proiektu horren barruan, garapen jasangarrira zuzenduriko elkarlanerako multimedia plataforma garatuko da. Helburua, CTPko lurraldeko beste ikastetxe batzuei baliabide horiek eskuratzeko aukera ematea da, horrela, proiektu honekin bat egitera animatuz. 16 hautagai aurkeztu dira «Gaztedia » 2010 Pirinioetako Sarirako. Gaztedia Pirinioetako Sariko Epaimahaia 2010eko martxoaren 18an bildu zen eta lehiaketaren edizio honetako irabazle gisa « F.A.I.R.E : Former A une Insertion professionnelle Européenne Réussie» (Europako lan munduan modu arrakastatsuan sartzeko prestakuntza) proiektua aukeratu zuen. Carcasonako (Languedoc-Roussillon – Frantzia) Charles Cros lizeoak eta Huescako (Aragoi) I.E.S San Lorenzok aurkeztuta, proposamen honen helburua sukaldaritzako ikasleen egokitzapen profesionala sustatzea da. Pirinioetako 2009 Sariaren gaineko informazio gehiagorako deskargatu: - 16 hautagaitzen balantzea - proiektu irabazlearen aurkezpen sintetikoa ******
“Artilea, Pirinioetako lurraldeen arteko lotura historikoak, ekonomikoak eta kulturalak berriztatzeko bektorea: mugaz gaindiko hurbiltasun eta osagarritasun sareen berpizkundearen alde” proiektuak jaso du “Indar biziak” saria.
Sari horrekin, CTPk, Pirinioetako artileak bete dezakeen toki ekonomikoa, soziala, kulturala eta historikoa aintzatetsi du, horrelako proiektu baten bitartez. Midi-Pyrénées lurraldeko eta Aragoiko kideek duten helburua, Pirinioetako artileari balioa ematea da, aktore bakoitzak (hazleek, eraldatzaileek eta erosleek) probetxua atera ahal dezan. Horretarako ezinbestekoa da artilearen eraldaketaren bitartez sor daitezkeen produktuei buruzko ikerketa lana egitea. Horretarako gaia aztertu beharko da. Produktu berrien esperimentu gurutzatuak eta erakusketak egin beharko dira, eta mugaz gaindiko sare berria, merkaturatze zirkuitua eta jatorrizko izendapenaren babesa osatuko duten sareak ezarriko dira.
Deskargatu hautagaitza txostena.
Hiru Behien Tributuak oso lotura indartsuak sortu ditu Erronkariko eta Baretouseko udalerrien artean, izan ere, beraien arteko harremanak Hiru Behien Tributuaren zeremonia baino askoz ere sakonagoa baitira. Duela 50 urte, beraien baliabideak erabiliz, bi bailarak lotzen dituen mugaz gaindiko errepidea eraiki zuten, eta gaur egun, gai nagusi gisa elurra duten turismo eta hezkuntza egitasmoak garatzen dituzte bien artean. CTParen 2009-2011 ekintza palaren orientazioei jarraiki, arreta berezia eman zaie urte honetan garapen jasangarria kontutan hartzen duten proiektuei. Aurkeztu diren hiru hautagaien artean, Epaimahaiak “Segre ibaiaren Kontratua” hautatu du irabazle gisa. « Pyrénées Cerdagne » (Languedoc-Roussillon) Communauté de Communes delakoak eta Cerdanya-ko Eskualde Batzordeak (Katalunia) Segre ibaiaren Kontratua mugaz gaindi aurrera eramango da, zentzuzko batasun geografiko, kultural eta historikoa baitu: Cerdagne.
Pirinioetako “Ekimen Bizia” 2010 Sariaren gaineko informazio gehiagorako:
Informazio gehiagorako :
|
|||